Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/11/26

GOAZEN (Musika)

Hona hemen primeran pasatzeko pelikula aparta!! Ziur aski zuetako gehienok egon zarete inoiz udalekuren batean, ba, hara!! Honetan behintzat musika izugarri gustuko dute eta gure protagonistek etengabe ariko dira abesten, dantzatzen etab. Bien bitartean hainbat amodio istorio egongo dira harian gure pertsonaien artean, udan ikasi beharreko klase partikularrak ematen daudelarik. Ez ezazu galdu aukera hau eta hasi abesten GOAZEN pelikula-musikal honekin!!

2012/11/12

STREET DANCE 3D (Heziketa Fisikoa)

Aktibotasuna da batez ere heziketa fisiko ikasgaian lantzen dena derrigorrezko hezkuntzan, lehen hezkuntzan psikomotrizitatea garatzeko aukerak eskaintzen dituelarik. Hala ere, askotan agertzen zaizkigu kirola gustoko ez duten pertsonen kasuak. Hala nola, futbola edo saskibaloia gustoko ez duen umeren bat, korrika gutxi egiten duen besteren bat... eta horrelakoak gertatuz gero, ez da harritzekoa zenbait jolas edo ariketak garatzerakoan haur batzuek jarrera negatiboa aurkezte. Izan ere baliteke beren burua gaitzat ez ikustea ariketa horiek aurrera eramateko eta horri  beren kideen aurrean barregarri geratzeko beldurra gehituz gero, ondorio bezala daukagu jarrera ezkor hori.

Hortaz, hona hemen gomendio bat, hain zuzen ere, ez ahaztearena inoiz MOTIBAZIOA dela klase oso bat mugiarazten duena edozer gauza egiteko. Eta kontuan izan behar da pertsona bakoitzak motibazio edo helburu desberdinak dituela, norberaren ezaugarrietan iradokitutakoak. Horregatik garrantzitsua izango da norberak berari buruzko ikerketa bat garatzea, bere gorputza ikerketa gaia delarik, horrela, norberak aurkitu ditzan ezkututa dituen abileziak.

Ondorioz, ezin dugu betidanik ezarri diren ariketa horietan oinarritu: futbola, saskibaloia, lazterketak... horietan trebeak ez diren pertsonal alderatuta uzten ariko ginatekelako. Bestelako ariketak topatu behar ditugu joko tradizional horiei gehitzeko eta modu horretan klase osoa motibatzeko.

Honekin guztiarekin eskaintzen dizuet pelikula hau, askotan alde batera geratzen delako dantzaren arloko gaitasunak eta baliteke klaseko lagina garrantzitsu bat motibatzea alor honetako ariketekin. Oso pelikula motibatzailea da, irakasten digu, zerbait benetan nahi duzunean, berdin dio hasieran izan ditzakezun zailtasunak, esfortsu handiarekin eta jarrera aurrerakoia izanez gero, erronka hori gara dezakezu, baita inoiz espero ez zenituen emaitza harrigarriak eskuratuz.

Street Dance 3D ta goaz dantzatzera!!




Espero dut zuen gustukoa izatea eta ondorengoko ginasia klaseetarako ideiak, proposamenak eta erronkak sortzea zuengan. Aproposa litzateke baita ere zuen heziketa fisikoko irakaslearekin ikustea ordu teorikoren batean gerora zuen artean koreografiak prestatzeko ideiak eman diezazuen.

Bestela, klasez kanpoko ekintzatzat har dezakezue eta zuen lagunekin batera dantza klaseetara apuntatzea gure pertsonaien bezai ondo dantzatzeko, baita hauek baino hobeto ere!!
Sorte on lagunok eta urrengora arte!!

2012/11/05

HÉRCULES (Kultura Klasikoa)








Klasiko bati egingo diogu gaur omena, hain zuzer ere, Hércules, Disney pelikuletako bat. Honi esker, antzinako Grezia nolakoa zen ikusi ahal izango duzue, bertako mitologia, gizartea, bizimodua, eta nola ez, gai mitologiko ospetsuenetako istorioa kontatuko dizue, historian zehar ezagutu den heroirik famatuena. Hemen duzue pelikula, Flas Player programaren asken bertsioa ez duzuenentzako, hona emen baita ere, ikusi ahal izango duzuen link-a:   HÉRCULES
honetan sakatuz gero, arazorik gabe ikusi ahal izango duzue, baita pantaila osoan nahi izanez gero, aurkeztu dizuen pelikula.



Esan beharra dago, pelikulan agertzen diren pertsonai guztiek greziar mitologiaren parte osatzen dutela, bestela, ondorengo portalean ziurta dezakezue, eta baita ere jainko-jainkosa bakoitzaren berezitasunak hobeto ezgutu: Greziar mitologia eta honen jainko-jainkosen izenak








Adibidez, hona emen, pelikularen zenbait pertsonaia, Ades, infernuko jainkoa, Hermes, jainko-jainkosen mezularia, Hercuñes eta Pegaso, pertsonai nagusia eta bere zaldi hegalaria... Dena den, goian aipatutako orrialdean dena jakin ahal izango duzue pelikulan agertzen diren jainko-jainkosei buruz (Afrodita, Hera, Zeus...) apostu egingo nuke baten baino gehiahotan entzun egin duzuela izen horiek!!
Espero dut zuen gustukoa izatea eta ahalik eta legun gehienei gomendatzea, izan ere nire haurtzaroko pelikula gustukoenetakoa da hau. Eta zer esanik ez, pelikulan agertzen diren abestiei buruz!! Disney-ren onenetarikoak dira!!



2012/10/31

HALLOWEEN GAUAREN OMENEZ!!



Kaixo lagunok!! Badakizue ze egun den gaur?? Hori da!! Halloween gaua da eta blog honetan ospatu egingo dugu!! Nola?? Ba, horren omenez beldurrezko pelikula batzuk aurkezten. Hona hemen zuentzako aukeratu ditudanak!! ;)




BANPIRO TXIKIA
Pelikula hau euskaraz badago, zuen eskura jarri ezin badut ere, zuek saiatu zaitezkete aurkitzen, hala ere. Egia esan latinerazko bertsioa aurkitu ahal izan dut soilik, baina zuen esku geratzen da interesatzen zaizuena aurkitzea!! Adibidez alokatuz gero, menu bat izango duzue, non euskaraz ikusteko aukera         emango dizuen. Sorte on!!


Antzinako banpiroei buruzko kondairak eldurtzen bazaituzte… Ez ikusi pelikula hau!! Atzitik, neska-mutil ausarta bazara, sakatu play-a!!
 





 MONSTER HOUSE

Pelukula honetako etxea ez da etxe arrunta, ez da gainerako etxeen bezalakoa, izan ere, bertan bizi den gizona ez du inork ezagutzen, gizon zahar eta kazkarra omen da, baina bere itxura anker horren atzetik, istorio mistoriotsu bat gordetzen du... ziurrenik etxe horren misterioa argituko duena.

Beraz, EXTE ZORGINDUEN istoriak gustoko badituzu ikusi pelikula hau... Atzitik, beldurra badiezu honelako istorioei, hobe litzateke bideo honi ez klikatzea!! (uajaja!)

 





LAS FIERAS FUTBOL CLUB, MÁS ALLÁ DEL AMANECER


Pelikula honek denetarik dauka!! Banpiroak, maitasuna eta futbola, bai, futbola!! Baina ez da guk orain arte eagutu dugun futbol berdina, beste era batekoa da… Deskubritu nahi baduzue, ez pentsatu gehiago eta ikus ezazue pelikula mundial hau!!
Gustoko baduzue, jakin ezazue gainerako 5 pelikula gehiago dauzkazuela lagun hauen abenturak aurkezten dituztenak, bilatu itzazue guztiak YouTuben!!