Hona hemen primeran pasatzeko pelikula aparta!!
Ziur aski zuetako gehienok egon zarete inoiz udalekuren batean, ba, hara!! Honetan behintzat musika izugarri gustuko dute eta gure protagonistek etengabe ariko dira abesten, dantzatzen etab. Bien bitartean hainbat amodio istorio egongo dira harian gure pertsonaien artean, udan ikasi beharreko klase partikularrak ematen daudelarik.
Ez ezazu galdu aukera hau eta hasi abesten GOAZEN pelikula-musikal honekin!!
Kaixo!
Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.
Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/
2012/11/26
2012/11/12
STREET DANCE 3D (Heziketa Fisikoa)
Aktibotasuna da batez ere heziketa fisiko ikasgaian lantzen dena derrigorrezko hezkuntzan, lehen hezkuntzan psikomotrizitatea garatzeko aukerak eskaintzen dituelarik. Hala ere, askotan agertzen zaizkigu kirola gustoko ez duten pertsonen kasuak. Hala nola, futbola edo saskibaloia gustoko ez duen umeren bat, korrika gutxi egiten duen besteren bat... eta horrelakoak gertatuz gero, ez da harritzekoa zenbait jolas edo ariketak garatzerakoan haur batzuek jarrera negatiboa aurkezte. Izan ere baliteke beren burua gaitzat ez ikustea ariketa horiek aurrera eramateko eta horri beren kideen aurrean barregarri geratzeko beldurra gehituz gero, ondorio bezala daukagu jarrera ezkor hori.
Hortaz, hona hemen gomendio bat, hain zuzen ere, ez ahaztearena inoiz MOTIBAZIOA dela klase oso bat mugiarazten duena edozer gauza egiteko. Eta kontuan izan behar da pertsona bakoitzak motibazio edo helburu desberdinak dituela, norberaren ezaugarrietan iradokitutakoak. Horregatik garrantzitsua izango da norberak berari buruzko ikerketa bat garatzea, bere gorputza ikerketa gaia delarik, horrela, norberak aurkitu ditzan ezkututa dituen abileziak.
Ondorioz, ezin dugu betidanik ezarri diren ariketa horietan oinarritu: futbola, saskibaloia, lazterketak... horietan trebeak ez diren pertsonal alderatuta uzten ariko ginatekelako. Bestelako ariketak topatu behar ditugu joko tradizional horiei gehitzeko eta modu horretan klase osoa motibatzeko.
Honekin guztiarekin eskaintzen dizuet pelikula hau, askotan alde batera geratzen delako dantzaren arloko gaitasunak eta baliteke klaseko lagina garrantzitsu bat motibatzea alor honetako ariketekin. Oso pelikula motibatzailea da, irakasten digu, zerbait benetan nahi duzunean, berdin dio hasieran izan ditzakezun zailtasunak, esfortsu handiarekin eta jarrera aurrerakoia izanez gero, erronka hori gara dezakezu, baita inoiz espero ez zenituen emaitza harrigarriak eskuratuz.
Street Dance 3D ta goaz dantzatzera!!
Espero dut zuen gustukoa izatea eta ondorengoko ginasia klaseetarako ideiak, proposamenak eta erronkak sortzea zuengan. Aproposa litzateke baita ere zuen heziketa fisikoko irakaslearekin ikustea ordu teorikoren batean gerora zuen artean koreografiak prestatzeko ideiak eman diezazuen.
Bestela, klasez kanpoko ekintzatzat har dezakezue eta zuen lagunekin batera dantza klaseetara apuntatzea gure pertsonaien bezai ondo dantzatzeko, baita hauek baino hobeto ere!!
Sorte on lagunok eta urrengora arte!!

2012/11/05
HÉRCULES (Kultura Klasikoa)
Klasiko bati egingo diogu gaur omena, hain zuzer ere, Hércules, Disney pelikuletako bat. Honi esker, antzinako Grezia nolakoa zen ikusi ahal izango duzue, bertako mitologia, gizartea, bizimodua, eta nola ez, gai mitologiko ospetsuenetako istorioa kontatuko dizue, historian zehar ezagutu den heroirik famatuena. Hemen duzue pelikula, Flas Player programaren asken bertsioa ez duzuenentzako, hona emen baita ere, ikusi ahal izango duzuen link-a: HÉRCULES
honetan sakatuz gero, arazorik gabe ikusi ahal izango duzue, baita pantaila osoan nahi izanez gero, aurkeztu dizuen pelikula.
Esan beharra dago, pelikulan agertzen diren pertsonai guztiek greziar mitologiaren parte osatzen dutela, bestela, ondorengo portalean ziurta dezakezue, eta baita ere jainko-jainkosa bakoitzaren berezitasunak hobeto ezgutu: Greziar mitologia eta honen jainko-jainkosen izenak
Adibidez, hona emen, pelikularen zenbait pertsonaia, Ades, infernuko jainkoa, Hermes, jainko-jainkosen mezularia, Hercuñes eta Pegaso, pertsonai nagusia eta bere zaldi hegalaria... Dena den, goian aipatutako orrialdean dena jakin ahal izango duzue pelikulan agertzen diren jainko-jainkosei buruz (Afrodita, Hera, Zeus...) apostu egingo nuke baten baino gehiahotan entzun egin duzuela izen horiek!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)