Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/09/24

SIMBAD MARINELA "Zazpi itsasoetako kondaira" (Mitologia)


Betidanik egon diren kondairen artean, famatuenetakoa da Simbad pirataren ingurukoak. Nori ez zaio inoiz piraten inguruko istorioak erakarri? Horietara jolastu? Horien ipuinak entzun edo kontatu? Simbad marinelaren bertsio ugari badaude ere, pelikula honetan nire gustokoena agertzen da. Honetan, gure protagonista pirata lapur atsegin bat da, Siracusara bueltatzen dena bidai luze asko egin ostean. Bertan itsasoratzen dela bere lagun mina bisitatzera doa, Proteo, zazpi itsasoetako erreinuko printzea, haurtzarotik ezagutzen duena eta lazter ezkonduko dena. Baina orduan, Eris, kaosaren jainkosa sartzen da jokoan, eta Siracusa-ko dorre altuenean ondo baino hobeto gordeta dagoen "Ametsen Liburua osten du, liburu hori eskuratuz gaitza nagusiarazteko nahiarekin. Simbaden zoritzarrerako, Eris berataz mozorratu zen liburua lapurtzeko eta orain berari leporatzen diote horren desagerpena. Berak badaki Eris izan dela eta Tartaro izeneko leku batera (Erisen etxea) joanez gero berreskuratu zezakeela ziurtatzen du. Baina inor ez da fidatzen pirata lapur baten hitzaz, Proteo izan ezik, Simbad-en lekuan jartzen dena, hau da, heriotza zigorraren menpean, bere laguna liburuaren bila joan ahal izateko. Ihes egitea pentsatu bazuen ere, Simbadek berriro itsasartzerakoan, bere lehenengo ezustekoarekin egingo du topo, Marina, bere lagunaren emazte gaia haiekin batera itsasoratu dela. Liburua berreskuratzen duelaz ziurtatzeko laguntzen dituena bidai honetan. Tartarorako bidaian zehar, gure lagunek, Erisek jarritako egoera mehatsagarriei aurre egin beharko diete, lankidetasunaz beteriko giro batean murgilduz eta ikaragarrizko abenturak igaroz. Dena Ametsen Liburua berreskuratzeko eta erreinuko bakea berezarri ahal izateko. Horrez gain, abentura horien artean hainbat gai agertuko zaizkigu: Laguntasuna,Maitasuna... hona hemen pelikularen zenbait zati esanguratsu:








Hona hemen lehen aipatutako hainbat bertsio horietako bat, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasle batzuek Simbaden ipuina kontatzen digute honako grabazio polit honetan.


Amaitzeko, esatea,saiatuko naizela pelikula eskuratzen, baina horren bitartean saiatu zeuok eskuratzen, lagunen bati eskatuz, bideo kluban bilatuz. Benetan pelikula paregabea dela esango dizuet eta horretaz gozatzea gomendatzen dizuet bihots-bihotsez bere egunean nik egin nuen bezala. Abenturazko istorio baten gailurrean egongo bazineten bezala sentituko zarete!!

2012/09/17

LA BANDA DEL PATIO "Jolas aldia heldu da" (Zientzia)

Zenbatetan geratu zarete lelo moduan ilargiari begira?
Eta eskolan, zenbatetan ikasi duzue Eguzki eta Ilargi Sistema deritzoguna?
Badakigu gure Lurra izugarri txikia dela gainontzeko Unibertsoarekin konparatuko bagenu, hala ere, Ilargia oraindik txikiagoa dela ere badakigu. Hala ere, zer gertatuko litzateke, Ilargia bere lekutik mugituko balitz edo lekualdatuko balute?

Abentura honetan, geinu maltzur batek Ilargia bere orbitatik mugitzen saiatuko da, horrekin eskoletako jolas orduak deusestatuz. Eskerrak gure laguntxoak plan gaixto hori bertan bera uzten saiatuko direla.




Ziur aski denok edo behintzat gehienok ikusita izango dituzue marrazki bizidun hauek. Baina seguraski gutxik ikusiko zenuten hauetan oinarritutako pelikula paregabe hau.
TJ-k eta bere lagunek kurtsoa bukatu berri dute, eta beraz, uda liluragarria daukate aurrean. Hala ere, TJ-k aurreikusitako plan guztiak pikutara joaten dira bere lagunak udaleku desberdinetara joando direla jakiten duenean.


Udako egunak aspergarriak agertzen hasten zaizkio TJ gaixoari. Baina, egun batean, eskolatik pasatzerakoan zerbait arraroa sumatzen du. Berak konturatu gabe, esperimentu maltzur batekin egin du topo, hortaz, gure protagonista ausartak, bere lagunekin batera abentura berri batean murgilduko da, non, gorabeherek  adiskidetasunaren balorea mugara eramango dute, baita inoiz gorrotu izan zuten adiskide horiekin ere, azkenean talde lanari esker gauza ikaragarriak eta pentsaezinak lortuz.

Abentura eta akzioa dira pelikula honetan faktore garrantzitsuenak. Hala ere, filmaren koxka lehen aipatu dugun esperimentu  hori izango da. Geinu maltzur batek, iragan ilun batekin, bueltatzea erabaki du plan gaixto batekin batera. Horretan berebizikoa izango da Ilargiaren papera gure planetarekiko primeran ezagutzea, izan ere, honen tranalazioarekin zerikusia izango du bere eginkizun maltzurra, eskerrak gure lagunak TJ, Sppinelly, Grechen, Bruss, Nikki eta jolas orduko gainerako ume guztiak prest egongo direla arazoari eurre egiteko, benetako borroka bati hasiera emanez.

Pelikularen Trailerra:




Honetan ere ez dut lortu euskerazko bertsiorik, ez baita existitzen, are gehiago gaztelaniaz ere ezin izan dut gure hizkuntza berean aurkitu, hortaz latino-amerikarraz ikusi ahalko duzue pelikularen hasiera, baina espero dut alokatuz edota ikusis gero, asko disfrutatzea pelikula honekin nik bere egunean egin nuen bezala.


Pelikularen abesti bat:


Ikus ezazue, benetan primerakoa da!! ;)
Ni saiatuko naiz eskuratzen zuen eskura uzteko.
Agur bero bat lagunok!!

2012/09/13

OSMOSIS JONES (Biologia)


Gaurko honetan lagunok, biologia munduko pelikula bat aukeratu dugu zuei gomendatzeko. 

    Zenbatetan kostatu zaizue "giza gorputza" eta honen funtzio guztiak ikastea?

Pelikula honekin, primeran pasatzeaz gain, eta farre ikaragarriak botatzeaz aparte, gure organismoak nola jarduten duen ikusteko aukera izango duzue. Izan ere, gure protagonista zelula bat da, Ososis izena duena, honek polizia bezala egiten duena lan, baina iraganean eginiko akats batek bere profesioan eragin zuen, berenganako nolabaiteko mesprezu bat sorraraziz gainerako zelulen aldetik.

Baina egun batean Osmosiri bere izena garbitzeko aukera heltzen zaio, izan ere, zelula horiek guztiek bizi diren gorputz horretan (Frank izeneko gizon bat) zelula gaizto bat agertzen da, izugarrizko gaixotasuna agerraraziz Frankengan. Honen eta gizonaren alaba txikiaren irtenbide bakarra Osmosis izango da.

Pelikula honetan, marrazki bizidunak eta errealitatezko eszenak nahasten dira, balore garrantzitsu batzuk transmititzen, alde batetik, osasunaren garrantzia, osasuntsu irauteko elikadura egokia jarraitzea, kirola egitea... eta hori egin ezean edota higienea gutxietsiz gero, edonori gerta dakiokeen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ere erakusten digu.

Bestaldetik, protagonistaren gorabeherak garraiatuko zaituztete giza gorputzaren barrenaraz gain, ongiaren aldeko borrokara, laguntasun giro batera eta baita amodioarenera ere. Honekin guztiarekin, pelikula honi, zentzu didaktikoaz gain, gai aberastasun ikaragarria emanez.


Hona hemen pelikula osoa 9 zatitan banatuta. Aukera egokiagoa litzateke bideo klubera joan filma alokatzera, baina aukera hori eduki ezean, ezin zaituztet jakinminarekin utzi. Espero dut zuen gustukoa izatea. Barkamena eskatzen dizuet ezin izan dudalako euskaraz aurkitu.

Hurrengora arte lagunok!!





















2012/09/10

SARRERA

Kaixo!

Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.