Gaurko honetan lagunok, biologia
munduko pelikula bat aukeratu dugu zuei gomendatzeko.
Zenbatetan kostatu
zaizue "giza gorputza" eta honen funtzio guztiak ikastea?
Pelikula honekin, primeran pasatzeaz
gain, eta farre ikaragarriak botatzeaz aparte, gure organismoak nola jarduten
duen ikusteko aukera izango duzue. Izan ere, gure protagonista zelula bat da,
Ososis izena duena, honek polizia bezala egiten duena lan, baina iraganean
eginiko akats batek bere profesioan eragin zuen, berenganako nolabaiteko mesprezu
bat sorraraziz gainerako zelulen aldetik.
Baina egun batean Osmosiri bere izena
garbitzeko aukera heltzen zaio, izan ere, zelula horiek guztiek bizi diren
gorputz horretan (Frank izeneko gizon bat) zelula gaizto bat agertzen da, izugarrizko
gaixotasuna agerraraziz Frankengan. Honen eta gizonaren alaba txikiaren irtenbide
bakarra Osmosis izango da.
Pelikula honetan, marrazki bizidunak
eta errealitatezko eszenak nahasten dira, balore garrantzitsu batzuk
transmititzen, alde batetik, osasunaren garrantzia, osasuntsu irauteko
elikadura egokia jarraitzea, kirola egitea... eta hori egin ezean edota
higienea gutxietsiz gero, edonori gerta dakiokeen ondorioak zeintzuk izan
daitezkeen ere erakusten digu.
Hona hemen pelikula osoa 9 zatitan banatuta. Aukera egokiagoa litzateke bideo klubera joan filma alokatzera, baina aukera hori eduki ezean, ezin zaituztet jakinminarekin utzi. Espero dut zuen gustukoa izatea. Barkamena eskatzen dizuet ezin izan dudalako euskaraz aurkitu.
Hurrengora arte lagunok!!

Pelikula hau ez dago euskarara itzulita?
ResponderEliminar