Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/09/13

OSMOSIS JONES (Biologia)


Gaurko honetan lagunok, biologia munduko pelikula bat aukeratu dugu zuei gomendatzeko. 

    Zenbatetan kostatu zaizue "giza gorputza" eta honen funtzio guztiak ikastea?

Pelikula honekin, primeran pasatzeaz gain, eta farre ikaragarriak botatzeaz aparte, gure organismoak nola jarduten duen ikusteko aukera izango duzue. Izan ere, gure protagonista zelula bat da, Ososis izena duena, honek polizia bezala egiten duena lan, baina iraganean eginiko akats batek bere profesioan eragin zuen, berenganako nolabaiteko mesprezu bat sorraraziz gainerako zelulen aldetik.

Baina egun batean Osmosiri bere izena garbitzeko aukera heltzen zaio, izan ere, zelula horiek guztiek bizi diren gorputz horretan (Frank izeneko gizon bat) zelula gaizto bat agertzen da, izugarrizko gaixotasuna agerraraziz Frankengan. Honen eta gizonaren alaba txikiaren irtenbide bakarra Osmosis izango da.

Pelikula honetan, marrazki bizidunak eta errealitatezko eszenak nahasten dira, balore garrantzitsu batzuk transmititzen, alde batetik, osasunaren garrantzia, osasuntsu irauteko elikadura egokia jarraitzea, kirola egitea... eta hori egin ezean edota higienea gutxietsiz gero, edonori gerta dakiokeen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ere erakusten digu.

Bestaldetik, protagonistaren gorabeherak garraiatuko zaituztete giza gorputzaren barrenaraz gain, ongiaren aldeko borrokara, laguntasun giro batera eta baita amodioarenera ere. Honekin guztiarekin, pelikula honi, zentzu didaktikoaz gain, gai aberastasun ikaragarria emanez.


Hona hemen pelikula osoa 9 zatitan banatuta. Aukera egokiagoa litzateke bideo klubera joan filma alokatzera, baina aukera hori eduki ezean, ezin zaituztet jakinminarekin utzi. Espero dut zuen gustukoa izatea. Barkamena eskatzen dizuet ezin izan dudalako euskaraz aurkitu.

Hurrengora arte lagunok!!





















1 comentario:

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!