Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/10/05

ANASTASIA (Historia)


Anastasia Errusian bizi izan zen printsesa baten izena da. Beraz, benetako istorian oinarritzen den pelikula duzue honako hau. Izan ere, duela urte asko, Errusian iraultza handi bat gertatu zen eta bertako monarkia, hau da errege familia, ihes egin behar izan zuen herriak koroaren aurka aldarrikatu baitzen.

 Hala ere, errege familiaren alaba txikiena zorionez eta kostata ihes egin zuen eraso horretatik eta beste leku batean babestu zuen bere burua, izenez eta identitatez aldatuz. Pelikula hau ez da benetan pasau zenaren istorioa, baina bai esan dezakegu moldaketa bat dela, zuek ikusteko moduko bertsio polit bat non, gure protagonista, Anastasia, eraso horretan konorterik gabe geratu zen 8 urteko ume bat den. 10 urte pasata "Ania" deituko omen da eta kasualitatez Dimitri-rekin egingo du topo, nork, nahita edo nahi gabe eta hasieran interes propioak direla medio, bere familiarengana itzuliaraziko du Anastasia, bere identitatea berreskuratzen lagunduz.

Atzitik, ez da bat ere erreza izango Anastasia bere familiarekin berraurkitzea, izan ere, Rasputin, garaiko monje bat,nork Anastasiaren familiarekin, hau da, monarkiarekin akabatu nahi zuen, sahiatuko da gure protagonista inoiz ez ailegatzea bere helmugara, hain zuzen ere bere identitatea eta familia aurkitzearena. Hala ere, beste faktore bat agertuko da pelikula honetan, maitasuna, eta hori izango da istorio honi amaiera esanguratsu bat emango diona.

 Honako honetan bai izan zaidala posible aurkeztutako filma zuen eskura jartzea, hortaz, link honetan sartuz gero, pelikula zuzenean ikusi ahalko duzue: "ANASTASIA" Pelikula


 Edo bestela, orrialde berdinean sar zaitezke honako honetan:http://vk.com/video_ext.php?oid=166143142&id=162408054&hash=b5e8be244cee873a Eta hona hemen pelikularen lehenengo zatiak, aurreko orrialdeko pelikula kargatzen tardatuz gero ikusten joateko:

 1.Partea

  


 2.Partea

 


5.Partea

 


 Adi!! Jakinminarekin geratu bazarete, ez larritu, hemen eskainiko dizuedalako benetan existitu izan zen Aanastasia printsesaren benetako argazkiak. Hona hemen Anastasia Nikolaevna, 3 urterekin, ikusten duzuenez aurpegi alai eta polit batekin.

 

Hemen, berriz, 13 urterekin ikus dezakezue.

 

Bere lau ahizpekin, bera eskumakoa da.

 

Horrelakoa zen, berriz, benetako "Rasputin" pertsonaia, garaiko apaiza, monarkiaren aurka zegoena, biziki gorrotatzen baitzuen.


 



 Azkenik, esan nahi dizuet espero dudala pelikula honekin asko disfrutatu izana, are gehiago, asko ikasi izana ere bai, garai horretako lizkarrak hurbilagotik ikusten lagundu dizuelakoan nago. Niri dagokionez behintzat, esan beharra dut nahiko ikasi dudala ere bai sarrera hau idatziz, izan ere txikitan ikusten nuen pelikula hau izugarri guztatzen zitzaida, baina ikusten nuen bakoitzan, aurrekoan baino gauza gehiagotaz ohartzen nintzen eta detaile gehiagotan fijatzen nintzen. Oraingo honetan ere zera deskubritu ut, Anastasia eta ni neu, egun berdinean jaio ginela!! Hau da ekainaren 18an, bere kasuan 1901. urtean noski, hots, gaur egun 111 urte izango zituzkela!! Hurrengorarte lagunok!! eta gogora ezazue, BOTATU!! eta PROPOSATU!! Ondo ibili!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!