Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/10/08

GNOMEO ETA JULIETA (Literatura)

Zenbat pelikuletan, serietan, abestietan, liburuetan... entzun duzue "Romeo eta Julieta" aipatzea?
Kontua da, XVI.mendeko idazle batek, Willian Shakespeare, hain zuzen ere, sortu zuen obra bat izan zela,  historiako ospetsuenetarikoa bihurtu egin dena.

Istorio horretan, antzinako bi familia agertzen dira, elkarren arteko lizkarrean bizi zirenak. Baina familia horietako buruzagien seme-alabak maitemintzen dira erremediorik gabe, eta hain da handia sentitzen dutena biek, gainerako guztia atzera uzteko prest daudela.

Zoritzarrez, bion familia kideek ez dute amodio istorio hori onartzen, eta gauzak horrela, Julietak laguntzarekin, plan bat burutzen du, non, edabe baten bidez, hilda dagoela ematen du. Lagun baten bidez Romeori bidaltzen dio mezua, hau da, ez dela hilda egongo, "lotan" baizik, Romeo jakinaren gainean jartzeko, baina mezu hori ez da inoiz Romeorengana heltzen.

 Hortaz, beste gizon batekin ezkonduko zen egunean edaten du Julietak edabe hori. Baina, tamalez, Romeo ailegatzen denean Julieta eta "Paris" beste gizon horren ezkontza galarazteko, topatzen da Julieta hilda dagoela berriarekin. Orduan Pariseri horren errua leporatuz borrokan hasten dira, bion heriotza gertatuz.

Julieta esnatzerakoan, Romeoren gorpua aurkitu du, eta, hainbestekoa da Julietak sentitzen duen mina bere bihotsean, bere buruaz beste egiten duela.








Hona hemen pelikularen zati bat, Shakespeare-ri omena egiten diona, bertan, ikus dezakezuenez, honen jaiotza eta heriotza data agertzen da. Hain zuzen re, 1:00:26 momentuan agertzen da. Animatu zaitezte eta bilatu informazioa pertsonai famatu honi buruz! Sartu hemen eta ezagutu gertuz Shakespeare-ren bizitza, obrak, etab. Willian Shakespeare

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!