Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/10/15

NEMO TXIKIA (Sormena)




Utzi iezaiozu irteten barruan duzun fantasia guzti horri!! esaten du pelikula honen azpitituluak. Izan ere, eskolan oso garrantzitsuak dira lantzen diren ikasgai guztiak, baina batzuetan horien bitartez landu beharko litzatekeen faktore oraindik garrantzitsuago bat alde batera uzten da, hain zuzen ere, sormenarena.

Pelikula honen bitartez, umeok, beste mundu batera bidaiatu ahal izango duzue, konkretuki, ametsen erreinura, non gure laguntxoa, Nemo, beti ametsetan dabilen haur alai eta jostalari batek, hainbat abentura bizitzen dituen. Bertan aurkituko da printsesa batekin, "Camil" errege batekin "Morfeo" (ametsen erregea) eta gainerako makina bat lagun egingo ditu. Beti ere bere lagun minaren laguntzarekin, "Icaro" izena duen katagorri alaitsua.

Orain, nik gonbidatzen dizuet zuei fantasiaz beteriko pelikula polit eta entretenigarri hau ikustera. Eta badakiazue, gustatu izan bazaizue, lagunei gomendatu!! ;)





1.Partea
 
 2.Partea
 
 3.Partea
 
 4.Partea
 
 5.Partea
 
 6.Partea
 
 7.Partea
 
8.Partea
 
 Azken Partea
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!