Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/10/22

EGIPTOKO PRINTZEA (Erlijioa)

Erlijioa, gaur egungo beste ikasgaien antzera, landu beharreko gai bat da, baina ahal den neurrian, saiatu behar gara orain arte gailendu den izaera etnozentrizta hori baztertzen. Horregatik, Egiptoko kultura aukeratu dut gaurko honetan, gure gizarteko mugetatik alde baterako ihes egiteko asmoarekin. 

Pelikula honen bitartez, erlijioa ez ezik, Egiptoko gizartearen kultura-ondarea ezagutu ahal izango duzue. Ez dakizuenentzako, kontzeptu konplexua izan daitekeelako, hemen eskaintzen dizuet datu bilketa bat egin ondoren nire kabuz planteatutako kultura-ondarearen definizioa  "
Kultura-ondarea, herri edo nazio baten herentzia kolektiboa da. Herentzia kolektibo horretan, iragan komun bateko giza talde jakinaren interesak ageri dira eta historia jakin batekin lotuta dago, non oraina onartu eta etorkizunari begiratzen zaion".



Beraz, pelikula honi esker, garai horretan agertzen diren hainbat gertakari ospetsu hurbiletik ikusi ahal izango duzue, Faraoien botere mugaezinetik, azken hauek aginduta piramideak eraiki zituzten esklaboetara.



Oso pelikula aproposa da, benetan, eta ez baduzue ikusi zera esan behar dizuet, "Zertara zaude itxaroten?"



Istorio hau, kondaira batekin hasten da, hau da, momentu historiko konkretu batean, ume berezi bat jaio egingo zela, eta ume hori beste erlijio mota bateko Jainkoak bidalitako mirabea izango zenez gero, Egiptoko agintariek ume jaio berri guztiak iltzea agintzen dute etorkizunean sor litekeen edozein erlijioarekiko gertaera eztabaidaturik baztertzeko.

Baina, zorionez, 3 seme-alabetako amak, bere seme txikiena, jaio berria, salbatzea lortzen du, haurra saski batean sartuz eta uretan utziz.

Hara nondik, saski hori non agertuko da? Hain zuzen ere Egiptoko Faraoien tenpluan bertan, haurra familia horren parte izatera zuzenduz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!