Kaixo!


Lehen Hezkuntzako heziketarako aproposak edo gomendagarriak diren filmak agertuko dira blog honetan. Astero film berri bat aurkeztuko dugu, aukeraketaren arrazoiak aipatzen. Horrez gain, laburpen txiki bat gehituko diogu zeuek erabakitzeko interesgarria iruditzen bazaizuen ala ez.


Eta ez ahaztu, gustoko baduzue, zuen lagunei gomendatu!! http://nahaski-marrazki.blogspot.com.es/

2012/10/08

LAGUNDU ARRAINA NAIZ (Matematika)

Hasteko, berri on bat daukat zuentzat lagunok, PELIKULA HAU BAI DAUKAZUELA ESKURAGARRI EUSKARAZ!! Are g ehiago, beherago honen trailea esukaraz ikusi ahalko duzue. Beraz, DVD-ko bertsio originala izanez gero euskaraz ikusteko aukera izango duzue. 

 Hala ere, nik lortu ahal izan dudan bertsioa gazteleraz dago. Baina horrek ez du esan nahi zuen gustokoa bada filma, euskarazko bertsioa bilatzeko aukera ez duzuenik! eta lagunekin, klasekideekin, gurasoekin... hori ikusi ahal izatea. Gainera esan beharra dut, euskaraz politagoa dela pelikula hau!! 

Istorio hau 3 umeekin hasten da, Fly, mutiko ausarta, Stella, bere arrebatxo maitia eta neskatxo pinpirina, eta azkenik Charlie, matematikan abilesia berezia duen mutikoa. Egun batean, era misteriotsu batean, geinu erdi zoro baten itsas-laborategian bukatzen dute eta, bertan, arrain bihurtuko dira...







  Bere abentureen artean, arrain maltzur bat agertuko da, itsasoan galdutako antidototik istripuz edan duena(nondik edan beharko duten gure laguntsoek gizaki berriz bilakatu nahi badute. Baina arrainak azkarragoak bihurtzen dira horretaz edanez gero, eta botila aurkitu duen arrainak ez du nahi inori eman, gero eta adimentsuagoa bihurtzen ari delako. Horregatik, Fly-k, Stella-k eta Charlie-k, konpondu beharko dute antidotoa berreskuratzeko, gero eta boteretsuagoa den arrain maltzur horri lapurtuz.


Hemen  daukazuen filmaren informazio nagusia, eta geroago, ikusiko duzuenez, TRAILERRA euskaraz.

Azkenik, orrialdearen amaieran pelikula osoa ikusteko aukera duzue bideoa sakatuz gero.

Espero dut zuen gustukoa izatea!! Eta hala bada, zuen laguneei gomendatzea!!



Lagundu arraina naiz



Fitxa Teknikoa
Urtea: 2000
Iraupena: 80 min
Herrialdea: Danimarka
Zuzendaria: Michael Hegner, Stefan Fjeldmark
Gidoia: Stefan Fjeldmark, Karsten Kiilerich, John Stefan Olsen
Musika: Soren Hyldgaard
Ekoizpena: A-film/Egmon Imagination, Munich Animation, Eiv Enternainment, Terraglyph
Ikuslego egokia: 3-6 urte
Sinopsia
Fly, Stella eta Charlie hiru ume bihurri dira eta abentura ikaragarria biziko dute "arrain" bihurtuko dituen edabe magiko bat hartzean. 48 orduko epea izango dute giza itxura berreskuratzeko antidotoa aurkitzeko. Hori lortzeko, euren adorea, elkartasuna eta adiskidetasun sen suntsiezina proban jarriko dituzten hainbat arrisku gainditu beharko dituzte. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gehitu itzazu zuk zeuk zeure iruzkinak besteei adierazteko pelikulek zugan eragindako inpresioa!